undefined

Bajak emakumezkoen bigarren taldean

Bajak emakumezkoen bigarren taldean

Bea Ramosek, Amaiur Sarriegik eta Irati Urruzolak ez dute datorren denboraldian Iraia Iturregiren taldean jarraituko

Bea Ramosek, Amaiur Sarriegik eta Irati Urruzolak ez dute jarraituko Athletic Club B taldean aurten Reto Iberdrola Norte liga irabazi ostean.

Bea Ramos atzelariak taldearekin duen harreman profesionala utziko du. Lezaman urte asko jokatu ostean (2012an Pauldarrak taldetik iritsi zen), ezinbesteko pieza izan da zuri-gorrien bigarren taldean. 2018ko abuztuan belaunean min hartu zuen. Joan den otsailean, urte eta erdiz zelaiak zapaldu gabe egon ondoren, kapitainak minutu batzuk jokatu zituen berriro Lezaman, SE AEMren aurka.

Hurrengo denboraldian ere ez du segiko Amaiur Sarriegik. 19 urteko donostiarrak joan den denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin eta 13 gol sartu zituen bigarren mailan. Aurrelaria 2017-2018 denboraldian iritsi zen Lezamara, Irati Urruzolarekin batera. Lasarteko 20 urteko atzelariak 17 partida jokatu ditu azken denboraldian eta gol bat sartu du.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie denboraldi hauetan erakundearen koloreak defendatuz egin duten lanagatik, eta zorterik onena opa nahi die, bai arlo pertsonalean eta profesionalean.