undefined

“Kalkulurik onena bihar irabaztea da”

“Kalkulurik onena bihar irabaztea da”

Athleticeko entrenatzaileak hedabideen galderak erantzun ditu Sevillaren FC aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan

Gaizka Garitanok Lezaman erantzun die komunikabideek telematikoki helarazi dizkioten galderei bihar San Mamesen jokatuko den Athletic-Sevilla FC partidaren atarikoan (22:00etan).

Derioko entrenatzaileak baztertu egin du Europarako borrokarako kontuak egitea: “Kalkulurik onena bihar irabaztea da. Zaila da kontuak ateratzea. Puntu dezente beharko ditugu lau partida hauetan. Azken txanpa da. Lau partida besterik ez dira geratzen eta partida hau irabaziz gero, bertan egongo gara amaierara arte”. Gainera, taldearen une ona azpimarratu du: “Fisikoki oso ondo gaude eta halaxe egon gara azken partidetan. Ez diegu erraza jarriko. Irabazten saiatu behar dugu, bai ala bai “.

Aurkariari dagokionez, Garitanok Sevilla oso lehiakorra espero du: “Ligako hiru talde onenetako bat da. 11 partida daramatzate galdu gabe. Kalitatezko plantilla dute, abiadurarekin, eta atzean indartsuak dira. Guretzat motibazioa da. Partida zaila izango da haientzat ere”.

Partidako gakoaren inguruan, markagailuan aurre hartzea oso garrantzitsua izan daitekeela onartu du: “Bi taldeok oso ondo administratzen ditugu abantailak eta atzean indartsuak gara. Zu aurretik jartzea abantaila handia litzateke”.