undefined

Igoera playoffetako ordutegiak

Igoera playoffetako ordutegiak

CD Basconiak uztailaren 18an, larunbata, jokatuko du, 19:30ean, eta Bilbao Athleticek egun berean jokatuko du 20:00etan

2. B Mailara eta LaLiga SmartBankera igotzeko playoffetako ordutegiak ezagutu ditugu, hurrenez hurren, CD Basconiak eta Bilbao Athleticek jokatuko dutena.

Basconia izango da jokatzen lehena. Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako finalerdia jokatuko duten uztailaren 18an, larunbata, 19: 30etik aurrera, Portugaleteren aurka. Patxi Salinasen taldea, 4. sailkatua fase erregularrean, sailkapeneko liderraren aurka arituko da Sarrienan (Leioa). Erronka hori gaindituz gero, finala jokatuko luke (2. B mailara igotzeko postu bat jokoan) hilaren 25ean, agertoki berean, Sestao River Club – CD Vitoria beste finalerdiko irabazlearen aurka. Bi partidetan berdinketa gertatuz gero, ez da luzapenik edo penaltirik izango, eta liga erregularreko talde onena sailkatuko da.

Horretarako, Bilbao Athleticek Bigarren Mailarako igoera lortu beharko luke, azken aldiz lortu zuenetik bost urtera. Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak uztailaren 18an, larunbatean, hasiko du igoerarako bidea, 20:00etatik aurrera, CD Badajozen aurkako final-laurdenetako partidarekin (partida bakarrera). Neurketa Algecirasko Mirador Berrian jokatuko da. Garaipena lortuz gero, talde zuri-gorriak finalerdia uztailaren 23an (osteguna) eta finala (irabazlearentzat Bigarren Mailako postu bat) hilaren 26an (igandea) jokatuko lituzke.