undefined

Leganes eta Granadaren aurkako partiden ordutegiak

Leganes eta Granadaren aurkako partiden ordutegiak

Ligak bi egunetan bateratu ditu azken bi jardunaldiak (uztailak 16, osteguna, eta 19, igandea), biak 21:00etan, eta egunez/orduz aldatzeko aukera izango da 36J-ko emaitzen ostean

LaLigak jakitera eman ditu azken bi jardunaldietako ordutegiak (37 eta 38).

37. jardunaldia uztailaren 16an jokatuko da, 21: 00etan. Athleticek CD Leganes hartuko du San Mamesen.

Bestalde, 38. jardunaldia ere ordutegi bateratuan jokatuko da. Partida guztiak uztailaren 19an, igandean, izango dira, 21:00etan. Lehoiek Granada bisitatuko dute Los Carmenes Berrian.
Ordutegi guztietan data eta ordua aldatu ahal izango dira, aurreko jardunaldiaren emaitzak (36. J) ezagututakoan. Jardunaldi horren ostean Champions Leaguera, Europa Ligara edo jaitsierara joateko aukerarik ez duten partidak egunez eta orduz aldatu ahal izango dira.