Yuri, Beñat eta Caparen mediku-txostena
Lehen taldea

Yuri, Beñat eta Caparen mediku-txostena

Hiru jokalariak baja izango dira Levante UD-ren aurkako partidarako

Yuri, Beñat eta Caparen mediku-txostena
Yuri, Beñat eta Caparen mediku-txostena
2020ko uzt. 11a

Yuri Berchiche jokalariari mina areagotu zitzaion bere eskuin hankako abduktorearen inguruan, iragan ostegunean San Mamesen jokatutako partidan eta ondorioz, ezin izan du taldearen ohiko jarduera egin.

Beñat Etxebarria jokalariak min du ezkerreko aldakan eta beraz, ezin izan du entrenamendu saioa bukatu eta ez da deialdirako prest egongo.

Ander Capa jokalariak gainkarga du eskuin hankako muskulatura adduktorean eta, beraz, ezin izango da deialdian sartu.