undefined

Iraunkortasunaren aldeko Athletic Club-Petronor akordioa

Iraunkortasunaren aldeko Athletic Club-Petronor akordioa

Bi erakundeak elkarlanean arituko dira datozen hiru urteetan, Garapen Iraunkorreko Helburuen ildotik aurrera egiteko

Athletic Clubek eta Petronorrek garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten dute, eta bide horretan aurrera egiteko prest daude, Nazio Batuen Erakundeak trantsizio energetikoaren arloan Europar Batasunaren esparruan ezarritako Helburuen ildotik, Parisko klimari buruzko goi-bileran hartutako konpromisoen ondorioz.

Hiru urteko iraupena duen lankidetza-hitzarmen honen helburua 2030 agendaren Garapen Iraunkorreko Helburu (GIH) hauetan aurrera egitea da:

7. Energia eskuragarria eta ez kutsagarria.
9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura.
11. Hiri eta komunitate jasangarriak.
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
13. Klimaren aldeko ekintza.
17. Helburuak lortzeko aliantzak.

Bi erakundeen arteko akordioak bi alderdi ditu:

• Athletic Clubek bere energia kontsumoa eta mugikortasun programa aitzindaria deskarbonizatzea ahalbidetu. Energia berdea eta Athleticen instalazioetan ekoitzitako zati bat soilik kontsumitzeko bidea egin (0 Km energia).
• Klubaren preskripzio-gaitasuna aprobetxatu, Athleticeko zaleek ingurumena gehiago errespetatzen duen eta CO2 gutxi duen energia eskura dezaten, komunitate jasangarriagoa sortzen laguntzeko.

Lotura horren ondorioz, ekintza zehatz batzuk egingo dira:

• San Mamesetik hasita Athletic Cluben instalazioetan eguzki-plakak jarri, zelaiaren kontsumoaren zati bat hornitzeko.
• Komunitatearen zati batek, San Mames inguruko 500 metro inguru batean bizi diren bizilagunek, Petronorrek sortutako energiaren zati bat kontratatu ahal izango du zelaian bertan (0 km energia).
• Instalazio guztiak karbono baxuko energiaz hornitzen direla bermatu. Lezamako eraikin berriak ere energia berdez elikatuko dira.
• * Energia Komunitate bat sortu, “Athletic-Petronor Energia”, non, dagozkion ziurtagirien bidez, Petronorrek karbono gutxiko energia hornitzen duela ziurtatuko den.
• * Mugikortasun iraunkorreko programa: Klubeko ibilgailu elektrikoentzako eta bazkide eta zaleentzako karga azkarreko puntuak jarriko dira Lezaman eta San Mamesen.

Akordioa bi erakundeetako presidenteek sinatu ostean argitaratu da. Aitor Elizegik adierazi duenez, “Athletic ilusioz beteta dago proiektuarekin, egin beharreko bidea hasi berri baitu”, eta jasangarritasunaren inguruan “arduratsua” da. Ibaigane trantsizio energetikoaren aktore garrantzitsu bihurtu da.

Emiliano Lopez Atxurraren hitzetan, akordioa “erantzukizun sozialeko ekintza bat da, ilusiozko eta etorkizuneko proiektu bat”. “Proiektuak islatzen du, egoera onenean ez egonagatik ere, ez garela kezkatu behar, arduratu baizik. Trantsizio energetikoan eredu bat ematen ari zarete eta harro egoteko modukoa da guretzat proiektu hau partekatzea”, azpimarratu du Petronorreko presidenteak.