undefined

“Portugalete izan da onena, baina ahal dugu irabazi”

“Portugalete izan da onena, baina ahal dugu irabazi”

Patxi Salinas itxaropentsu agertu da Basconiaren eta Portugalete, fase erregularreko liderraren arteko finalaurrekoaren aurrean

CD Basconiako entrenatzailea ilusioz beteta agertu da larunbat honetan, 19:30etik aurrera, Sarrienan (Leioa) jokatuko dituen 2. B Mailara igotzeko playoffetako lehen kanporaketaren aurrean (biak partida bakarrera).

Gualdinegro taldeko entrenatzaileak horrela aztertu du Hirugarren Mailako fase erregularrean lehen sailkatuaren aurka jokatuko duen partida: “Portu denboraldiko onena izan da. Talde sendoa, beteranoa eta eskarmentuduna da. Baina irabaz diezaiekegu. Zenbaki onak ditugu haien aurka eta horrek konfiantza ematen digu. Etxean 0-2 irabazi genien eta Artunduagan bana berdindu genuen”.

Salinasek badaki bere lana Bilbao Athleticek egiten duenaren baitan dagoela, baina “Bilbao Athleticek irabaziko duela uste dut”. 2. B mailara igotzeko playoffari dagokionez, “Besteengandik pixka bat ezberdina” dela azpimarratu du entrenatzaile bizkaitarrak, “Berdinketak kanpora bidaltzen gaituelako. Ez dago ez luzapenik ez penaltirik, eta horrek beti baldintzatzen zaitu. Baina mutilek denboraldi izugarria egin dute eta igoera hau merezi dute. Dena emango dugu, erronkaren zailtasuna jakinda ere”.