undefined

Zazpi lehoi pasa dira Leganesetik eta Athleticetik lehen mailan

Zazpi lehoi pasa dira Leganesetik eta Athleticetik lehen mailan

Vesga, Unai Lopez, Herrerin, Bustinza, Eraso, Sabin Merino eta Moran jokalariak bi taldeetan egon dira LaLigan

Leganesen aurka aritu aurretik, lehen mailan talde pepinerotik pasa diren lehoiak errepasatu nahi izan ditugu. Athletic Clubeko egungo jokalarietatik hiru Leganesen aritu dira LaLigan. Mikel Vesgak Leganesen utzita jokatu zuen aurreko denboraldian, Mauricio Pellegrinoren zelai erdiko funtsezko pieza bihurtuz. Unai Lopezek ere utzita parte hartu zuen 2016/2017 denboraldian, 23 agerpen osatuz. Urte berean, Iago Herrerinek Leganesen atea defendatu zuen, Jon Ander Serantes Athleticeko harrobiko jokalariaren lesioa aprobetxatuz.

Gainera, kategoria gorenean bi taldeetan parte hartu duten beste lau gizon daude: Unai Bustinzak 2015/16 denboraldian jokatu zuen talde pepineroan utzita eta ordutik taldearen erreferentzia bihurtu da, egungo kapitaina izatera iritsiz.

Athleticeko jubeniletatik, Basconiatik eta Bilbao Athletic-etik pasa ondoren, Javi Erasok Leganesen bizi izan zuen bere lehen garaia 2013 eta 2015 artean, urte horretan bertan lehoi izatera itzuliz 2017ra arte. Gero, Madrilera itzuli zen gaur egunera arte. Sabin Merino ere Leganesen egon zen joan den denboraldian, 12 partida jokatuz. Erik Moranek 18 partida jokatu zituen 2016 eta 2018 urteen artean.

Lezaman sortutako beste jokalari batzuk ere, Unai Albizua, Iñigo Ruiz de Galarreta, Guillermo, Alain Eizmendi eta Jon Ander Serantes kasu, pepineroen taldean aritu dira azken hamarkadan.