Emakumezkoen futboleko egutegia argitaratu da
Emakumezkoena

Emakumezkoen futboleko egutegia argitaratu da

Primera Iberdrola irailaren 5ean hasiko da, eta Reto Iberdrola, berriz, 27an, 34 talderekin

Emakumezkoen futboleko egutegia argitaratu da
Emakumezkoen futboleko egutegia argitaratu da
2020ko uzt. 15a

RFEF-ren Emakumeen Futbol Batzordeak 2020-21 denboraldiko egutegia argitaratu du gaur. Irailaren 5ean hasiko da Primera Iberdrola txapelketa, emakumezkoen futbolaren maila nagusia, eta aurten ere Athletic Clubek beste 17 talderekin batera parte hartuko du. Lehiaketa 2021eko ekainaren 20ra arte luzatuko da, aurreikusitako 34 jardunaldiak jokatzeko.

Emakumezkoen bigarren taldea, bestalde, Iparraldeko Reto Iberdrolan izango da berriro. Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak beste hamasei talderen aurka jokatuko du, eta Hegoaldeko Erronka beste hamazazpi taldek osatuko dute (lehiaketa, beraz, 32 taldetik 34ra pasako da). Zilarrezko mailari irailaren 27an emango zaio hasiera.

Denboraldi berriko Erreginaren Kopako finala ekainaren 30ean jokatuko da (aurreko edizioko finalerdiak eta finala, Athletic lehian dela, oraindik ez dira jokatu), eta Supercopa urtarrilera aurreratuko da.

Ikusi emakumezkoen 2020-21 lehiaketen egutegia