undefined

Emaitza onak CD Leganesen aurka

Emaitza onak CD Leganesen aurka

Athleticek bi garaipen eta berdinketa bat lortu ditu talde madrildarraren aurka San Mamesen jokatutako LaLigako hiru partidetan

Bihar (21:00etan), Athleticek San Mamesen Leganes hartuko du. Zuri-gorriek emaitza onak lortu dituzte madrildarren aurka LaLigan jokatu dituzten neurketetan. 2016ko ekainean CD Leganes Lehen Mailara igo zenetik, Athleticek bi garaipen eta berdinketa bat lortu ditu San Mamesen talde pepineroaren aurka. Muniainek luzapenean sartutako gol bati esker irabazi zuten lehoiek aurreko denboraldian, eta 2017-18 denboraldian Raul Garciak sartutako bi golei esker garaipena erdietsi zuten lehoiek, markagailuan 2-0eko emaitza ezarrita.

Bi taldeen arteko partidak kontuan hartuta, balantzea positiboa da ere zuri-gorrientzat: 3 garaipen, 3 berdinketa eta porrot bakarra zazpi partidetan, azken laurak porrota ezagutu gabe (3 garaipen eta berdinketa bat). Liga honetako azken-aurreko jardunaldiko partidan lehoiak eta pepineroak Katedralean neurtuko dituen partida garrantzitsuari modu baikorrean aurre egiteko moduko zenbakiak.

Madrildarren aurka, erasoan, Raul Garcia da eragin handiena izan duen jokalaria, Athleticek Butarqueko taldearen aurka sartutako zazpi goletatik lautan (hiru tanto eta asistentzia bat) parte hartu baitu.