
Bilbao Athletic, igoera playoffetarako prest
Bilbao Athletic, igoera playoffetarako prest
Joseba Etxeberriaren lehoikumeak Andaluziara joango dira gaur arratsaldean, eta larunbatean CD Badajozen aurka jokatuko dute final-laurdenetan
Lezaman goizeko lan-saioa egin ostean, Bilbao Athletic prest dago larunbat honetan Andaluzian hasiko den Bigarren Mailara igotzeko playoffari begira. Joseba Etxeberriaren lehoikumeek ilusio handiz ekingo diote igoera faseari, eta zilarrezko mailan lekua bilatuko dute azken igoeratik bost urte igaro direla.
Bilbao Athleticek Malagako probintziara bidaiatuko du gaur arratsaldean, eta Marbellan geratuko da larunbatean (20:00etan) partida bakarrerako kanporaketaren aurretik, CD Badajozen aurka, Algeciraseko (Cadiz) Nuevo Mirador futbol zelaian. Talde zuri-gorriak aukera bakarrera jokatuko du playoff honetako finalaurrekorako txartela, hurrengo ostegunean jokatuko luketena (finala igandean jokatuko da, hilaren 26an, igoera postu bakarrarekin). Joseba Etxeberriaren jokalariek bi entrenamendu izango dituzte bihar, ostirala, Marbella Centerren, Extremadurako taldearen aurkako norgehiagokaren bezperan.
Bilbao Athleticen BIDAIA PLANA (igoera playoff-a, 2019-20)
Osteguna, uztailak 16
15.45ean – Loiuko aireporturako irteera.
17:00etan – Hegaldiaren irteera Malagara.
18:30ean – Malagara iritsi eta Guadalmina hotelera.
Ostirala, uztailak 17
10:30ean – Entrenamendua Marbella Centerren.
20:00etan– Entrenamendua Marbella Centerren.
Larunbata, uztailak 18
18:30ean – Algecirasko Nuevo Mirador futbol zelaira irteera (20:00etan – Bilbao Athletic – CD Badajoz)