undefined

San Mamesek nazioarteko saria jaso du

San Mamesek nazioarteko saria jaso du

Katedrala, The Architecture Community erakunde ospetsuak emandako World Design Awards sarietan saritua

San Mamesek saria jaso du World Design Awards 2020 sarietan, The Architecture Community erakunde ospetsuak urtero ospatzen duen jaialdian. Katedralak Kirol eta Jolas Instalazioen kategorian lortu du sari nagusia, sari horiek osatzen dituzten 39 mailetako batean.

Aitorpenak bat egin du San Mamesek aurretik lortutakoekin: 2015ean Singapurko World Architecture Festivalen lortutako saria, eraiki berri den munduko kirol-eraikinik onena izateagatik, edo 2017ko World Football Summit sarietan urteko futbol-estadio onena izateagatik.

World Design Awards 2020 lehiaketako epaimahaia honako hauek osatu dute: Sven Shockey (SmithGroup), Esra Akcan (Europako Ikasketen Cornell Institutua), Zain Abuseir (Michigango Unibertsitatea), Randy Guillot FAIA (Genslerreko Diseinu zuzendaria), Simon Twose, George Baird eta Jan Smitheram (Welltongo Victoria Unibertsitatea).