undefined

Horrelakoa izan zen LaLigako azken Granada – Athletic

Horrelakoa izan zen LaLigako azken Granada – Athletic

Lehoiek 1-2 irabazi zuten Nuevo Los Carmenes zelaian 2016-17 denboraldian

Athleticek Granadaren aurka denboraldia itxi baino lehen (dom. 21:00), Nuevo Carmenes estadioan jokatutako bi taldeen arteko LaLigako azken partida errepasatu nahi izan dugu. Granada igo berria da eta bi denboraldi pasa zituen bigarren mailan (2017/2018 eta 2018/2019); beraz, azken norgehiagoka gogoratzeko 2016ko irailaren 21era arte joan behar gara. Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldea 1-2 nagusitu zen Raul Garciaren eta Aymeric Laporten golekin. Granadaren gola Carcelak egin zuen.

Lehen zatia lehoien nagusitasunarekin hasi zen eta nafarrak 15. minutuan partidako lehen gola sartu zuen. Atsedenaldiaren atarian, Mehdi Carcela-Gonzalezek berdinketa lortuz, etxekoak partidan sartu zituen. Granada agintzen hasi zen bigarren zatian, baina Athleticek sufritu behar egin zuen eta Laportek korner batean erdiraketa errematatuz, hiru puntuak ekarri zituen Bilbora.