Granada, LaLigako azken geltokia
Athletic Clubek, Europako postuetara sailkatzeko aukerarik gabe, Los Carmenesen amaituko du Liga, Kopako finalerako txartela lortu zuen lekuan. Jokatutako Ligako 13 partidetan lehoiek aldeko balantzea dute andaluziarren aurka
Athletic Clubek 2019-20ko LaLiga amaituko du igande honetan Granada CF taldearen aurkako partidarekin. Lehoiek ez bezala, Getafek (7.) ezartzen dituen 54 puntuak berdintzera irits daitezke, baina golaverageak Europako azken postua lortzeko aukerarik gabe utzi ditu zuri-gorriak, andaluziarrek Europa Leagueko postuetako bat eskura dezakete oraindik.
Igandean euren artean ondo ezagutzen diren bi taldek neurtuko dituzte indarrak Los Carmenesen, Athletic Clubek martxoan Kopako finalerako txartela lortu zuen zelaian. Granadako taldearen aurkako balantzea, orain arte, zuri-gorrien interesen aldekoa izan da XXI. mendean. 2011n Granada Lehen Mailara igo zenetik, bi taldeek 13 aldiz jokatu dute elkarren aurka Ligako partidan, Athleticentzat 6 garaipenekin, Granadarentzat 4 garaipenekin eta 3 berdinketekin.
Los Carmenesen jokatutako partidetan, balantzea ezin da orekatuagoa izan: 2 garaipen talde bakoitzarentzat eta 2 berdinketa 6 partidatan. Igandean, estatistika berdindu hau hautsiko da, eta Athleticek Liga hau ahalik eta ondoen amaitzea izango du helburu, iaz berriro ere Bigarren Mailan bi urte eman ostean maila gorenera igo zen aurkari baten aurka.
Erlazionatutako partidak
Granada CF - Athletic Club

