undefined

“Oso harro gaude”

“Oso harro gaude”

Joseba Etxeberriak aukera galdu dutela dio, Bilbao Athletic Bigarren Mailara igotzeko playoffetik kanpo geratu ostean

Joseba Etxeberria Bilbao Athleticeko entrenatzaileak komunikabideen galderei erantzun zien CD Badajozen aurka Algeciraseko Mirador estadioan galdu ostean. Taldea Bigarren Mailara igotzeko playoffetatik kanpo geratu da final-laurdenetan.

Elgoibarkoaren esanetan, bere taldeaz harro dago: “Saiatu gara. Oso harro gaude jokalariez. Pena da gazteengatik, denboraldi osoan zehar errendimendu handia eman dutelako. Itxaropen handia genuen. Jokalariek gogor egin dute lan konfinamenduan zehar eta gero. Horrek jarraitzen du eta datorren denboraldian berriro saiatu behar dugu. Zorte handia opa nahi diet gurekin jarraitzen ez duten jokalariei”.

Badajoz gizon bat gutxiagorekin geratu zen 64. minutuan, baina Bilbao Athleticek ezin izan zuen aprobetxatu: “Bagenekien gure unea zela. 4-3-2 jarri dira kontraerasoan eta azkenean penaltietan irabazi digute. Badajoz zoriondu behar dugu jokalari bat gutxiagorekin egin duen ahaleginarengatik”.

Jon Sillero: “Aukera galdu dugu, baina hau da bidea”

Bilbao Athleticeko kapitainak ere galdutako aukera dela dio: “Badakigu aukera galdua dela, baina hau da bidea. Lehen zatia parekatuta egon da eta ondo egon garela uste dut, baina txartel gorriaren ostean tentsioan egon gara eta ez dugu mugikortasunik izan. Aukera argiak falta izan zaizkigu. Orain datorren urtean pentsatu behar da, etorkizunean playoff honetara itzuli ahal izateko “.