
Muniain: “Intentsitatea falta izan zaigu”
Muniain: “Intentsitatea falta izan zaigu”
Kapitainak bere gain hartu du taldearen jardun txarra LaLigako azken partidan (2019-20)
Iker Muniain Athleticeko kapitainak agerraldi laburra egin du Granada CF taldearen aurka LaLigako azken partidan galdu ostean. “Emaitza nahiko handia izan da -aitortu zuen Muniainek- Europan sartzea zuten jokoan, eta hori nabaritu egin da, baina guri intentsitatea falta izan zaigu, eta hori ezin da gertatu, ezer jokoan ez badugu ere. Zelaira salto egiten duzunean, partidako 90 minutuetan sartuta egon behar duzu “.
Denboraldiari kontuak ateratzerakoan, Liga osoan zehar Europa Ligarako postu batengatik borrokatu dutela dio: “Tamalgarria izan da. Aurrekoan Leganesen aurka huts egin genuelako eta aukerarik gabe geratu ginelako. Kopako finalarekin begiratuta, lan ona egin dugu, baina liga beste modu batera bukatzea gustatuko litzaiguke, Europako postuetan sartuz”.
Erlazionatutako partidak
Granada CF - Athletic Club

