Antiguoko, Athleticekin hitzarmena 2030era arte
Lezama

Antiguoko, Athleticekin hitzarmena 2030era arte

Lezamak eta harrobiko Donostiako klubak alkarlanerako lotura sinatu dute

Antiguoko, Athleticekin hitzarmena 2030era arte
Antiguoko, Athleticekin hitzarmena 2030era arte
2020ko uzt. 21a

Antiguoko KE eta Athletic Club akordio batera iritsi dira hurrengo hamar denboraldietarako, 2030eko ekainaren 30era arte, harrobiko talde donostiarra, zuri-gorriaren hitzartutako kluba bihurtzeko. Duela hiru aste Realarekin zuten harremana amaituta, Antiguokok eta Athleticek elkarrizketak hasi zituzten eta gaur goizean, Ibaiganen, Edorta Salegi eta Aitor Elizegi presidenteek harreman iraunkorra isladatzen duen akordioa sinatu dute.

Horrela, Lezamak harrobiko lanerako bere ekintza-eremua handitu du, ez baitzuen hitzartutako talderik Gipuzkoan. Horrela, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldean egindako apustuekin bat egiten du. Eta Gipuzkoako probintziako talderik emankorrena erakarri du, besteak beste, Aritz Aduriz, Yuri Berchiche, Unai Lopez eta Gorka Guruzeta, gaur egungo lehen taldeko lau lehoi hasi bait ziren bertan. Andoni Iraola, Juanjo Valencia eta Ander Murillo ere bertatik iritsi ziren. Xabi Alonso, Mikel Arteta, Javi de Pedro eta Imanol Agirretxe jokalariak ere bertan aritu ziren.

Berioko zelaian jokatzen du eta Donostiako La Salle ikastetxearekin akordioa du bere instalazio berritzaileak erabiltzeko. Antiguokok zazpi talde federatu ditu gaur egun. Hiru talde ditu gazteak maila gorenetan (Ohorezko Maila, Espainiako Maila eta Euskal Liga). Gainera, bi kadete ditu, infantilak eta alebinak, eta 200 jokalari baino gehiagoz osatutako eskola bat. Campusetan parte hartzen duten haurrak gehituta, 800 kirolari inguru ditu. Gainera, emakumezkoen futbol-egitura ere sortu da.

Rafa Alkorta, Athleticeko kirol zuzendariak, Oscar Beristain, zuzendaritzako kideak eta Martin Urrejola, hitzartutako kluben arduradunak, Gipuzkoatik etorritako ordezkarien anfitrioi lanak egin dituzte; bertan, presidentearekin batera, Gipuzkoako klubeko presidenteorde eta kirol zuzendaria den Roberto Montiel eta Gorka Azpeitia koordinatzaile Nagusia ere izan dira.

+
Informazio gehigarria