undefined

Atangana eta De Miguelen lagapenetarako aurre-akordioa

Atangana eta De Miguelen lagapenetarako aurre-akordioa

Abuztuaren 1etik aurrera, Arenasen eta Leioan jokatuko lukete, hurrenez hurren

Athletic Clubek aurre-akordioa lortu du Getxoko Arenas Club eta SD Leioa taldeekin Christopher Atangana eta Aritz de Miguel atezainen lagapenetarako abuztuaren 1etik aurrera, hurrenez hurren. Horri esker, biek aurrera egin ahal izango dute beraien kirol ibilbidean Bigarren B Mailako bi talde hauetan.

Christopher Atangana Leioan eta Somorrostron izan zen lagatu gisa aurreko denboraldian. Aritz de Miguelek berriz, Basconian egin zuen denboraldiko lehen zatia eta Leioara pasatu zen Atangana El Maleconeko taldera heldu zenean.