undefined

Bajak Bilbao Athleticen eta Basconian

Bajak Bilbao Athleticen eta Basconian

Saladok, Muruak eta Rojok ez dute Lezamako egituran jarraituko.

Athletic Clubek atzo eta gaur bitartean jakinarazi die Bilbao Athleticeko eta Basconiako jokalari hauei ez diela kontratua berrituko:

  • Bilbao Athletic: Antonio Salado (8 denboraldi Lezaman), Javier Murua (5 denboraldi) eta Jon Rojo (3 denboraldi).
  • CD Basconia: Javier Rudi (7 denboraldi Lezaman), Gorka Estrada (5 denboraldi bi etapatan) Iker Salvador (4 denboraldi bi etapatan), Deiby Ochoa (4 denboraldi) eta Aitor Ruiz de Mendarozqueta (2 denboraldi, Deustura utzita).

Athletic Clubetik eskerrak eman nahi dizkizuegu urte guzti hauetan klubaren koloreak defendatzeko egin duzuen lanagatik, eta zorterik onena opa nahi dizuegu, bai ibilbide pertsonalean, baita ibilbide profesionalean ere.