undefined

Gazteak arrazakeriaren aurka

Gazteak arrazakeriaren aurka

Fair Saturday Fundazioak Bilboko Udala, Seguros Bilbao eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin antolatutako lehaiaketa irabazi duten 30 ipuin sari-banaketa ospatu da San Mamesesen

“Pentsatzeko ipuinak” lehiaketako 30 ipuin irabazleen sari banaketa ospatu da gaur eguerdian San Mamesen. Adin guztietako 400 haurrek baino gehiagok parte hartu dute lehiaketan arrazakeriaren aurkako ipuinak idazten. Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidenteak, Juan Carlos Ercorecak, Athletic Club Fundazioko presidenteak, Itziar Urtasunek, Bizikidetza, Jai eta Kooperazio Zinegotziak, Javier Maiztegik, Seguros Bilbaoko Zuzendari Nagusiak eta Jordi Albaredak, Fair Saturdayko sortzaileak, sariak eman dizkiete irabazleei. “Pentsatzeko ipuinak” ekimenaren hirugarren edizioa da. Helburua da Bilboko eta Bizkaiko gazteen sormena sustatzea, haien espiritu kritikoa bultzatzea hainbat erronka sozialen aurrean, eta besteekiko enpatia soziala piztea.

Bullyingaren eta Matxismoaren inguruko edizioen ostean, aurten gazteek arrazakeriaren inguruko kontakizunak idatzi dituzte. 25 ikastetxe inguruk parte hartu dute ekimenean, eta aipatzekoak dira Barakaldoko Minas BHI, Bizkaia Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Frantziako Lizeoa. Sormena justizia sozialaren alde jartzeaz gain, parte hartzen duten haurrek GKE bat aukeratu dute, irabaziz gero saria jaso dezan. Horregatik, 1.500 euroko sariak hainbat gizarte-proiektutara bideratuko dira, besteak beste, SOS Arrazakeria, UNICEF edo SAVE THE CHILDREN proiektuetara. Horrela, eta Fair Saturday Fundazioaren arabera, “Gazteenek mundua modu batera edo bestera hobetzeko helburua duten erakundeak ikertzea eta babestea da helburua; inoiz baino garrantzitsuagoa da pertsona gazteenen artean balioen haziak ereitea, eta emaitza benetan zirraragarria da”. Datozen asteetan, liburu bat argitaratuko da formatu digitalean, irabazle izan diren kontakizun guztiekin.