undefined

Aurtengo LaLigako golegile zurigorri guztiak

Aurtengo LaLigako golegile zurigorri guztiak

12 lehoik gola sartu dute denboraldi honetan erregulartasunaren lehiaketan

Athletic Cluben LaLiga 2019-20ko goleatzaileen zerrenda 12 izenetara arte luzatu da. Raul Garcia da zerrendaburua etxeko txapelketan egindako 15 tantoei esker. Oihan Sancetek ixten du sailkapena RCD Mallorcaren aurka 32. jardunaldian lortutako golari esker.

Raul Garcia ‘Zarra Saria’ irabazteko borrokan aritu da azken partidara arte, sailkapen honetako bigarren postuan amaituz (Vila-real taldeko Gerard Morenoren atzetik). Denboraldi honetan lortutako 15 golekin lau tantotan gainditu du bere markarik onena, 2011-12 denboraldian Osasunarekin lortutakoa (11 tanto).

Iñaki Williams da bigarren lehoia goleatzaileen sailkapenean, denboraldi honetan lortutako 6 golei esker. Atzetik Iker Muniain, 5 golekin eta Villalibre eta Ander Capa 3rekin. Seigarren postuan Yuri Berchiche (bi gol sartu ditu ligan).

Aurtengo ligan gola sartzea lortu duten 12 lehoiak:

  • Raul Garcia (15 gol)
  • Iñaki Williams (6 gol)
  • Iker Muniain (5 gol)
  • Ander Capa (3 gol)
  • Asier Villalibre (3 gol)
  • Yuri Berchiche (2 gol)
  • Aritz Aduriz (gol 1)
  • Kenan Kodro (gol 1)
  • Unai Lopez (gol 1)
  • Iñigo Cordoba (gol 1)
  • Iñigo Martinez (gol 1)
  • Oihan Sancet (gol 1)