undefined

Emakuzmezkoen harrobiko taldeen denboraldi-aurrea

Emakuzmezkoen harrobiko taldeen denboraldi-aurrea

Klubeko emakumezkoen lau harrobiko taldeek datozen asteetan ekingo diote denboraldi-aurreari Lezaman

Athletic Clubeko emakumezkoen harrobiko taldeen denboraldi-aurrea datozen asteetan hasiko da. Primera Iberdrola mailako taldea uztailaren 20an hasi zen Lezamako entrenamenduekin eta Reto Iberdrola txapelketako titulua defendatzen duen bigarren taldea, astebete beranduago hasiko da; uztailaren 27an, astelehenean. Iraia Iturregiren neskak bigarren mailan lehiatuko dira berriro, pasa den martxoan etenaldi paraitu eta denboraldi bikaina egin ostean.

Emakumezkoen gainerako taldeei dagokienez, Tzibi Juaristik zuzenduko duen taldea Euskal Ligan lehiatuko da, aurreko denboraldian igoera lortu eta gero. Denboraldi hau are gogorragoa izango da lehen entrenamendua abuztuaren 10erako (astelehena) finkatuta duten Emakumezkoen C taldeko harrobiko gazteentzat.

Bestalde, Roberto Pampinen Kadete mailako taldea abuztuaren 17an itzuliko da Lezamara, astelehenean, eta Haur mailako jokalari gazteenak hilaren 24an, Amaia Olabarrietaren aginduetara.

Emakumezkoen B taldea: uztailak 27
Emakumezkoen C taldea: abuztuak 10
Kadeteak: abuztuak 17
Infantilak: abuztuak 24