undefined

Bigarren taldeak aurre-denboraldia hasi du

Bigarren taldeak aurre-denboraldia hasi du

Iraia Iturregik zuzentzen duen taldea lanean hasi da gaur Lezaman Reto Iberdrola prestatzeko asmotan

Zuri-gorrien bigarren taldeak denboraldi-aurreko entrenamenduak hasi ditu Lezaman. Proba medikoak pasa ostean, Iraia Iturregiren jokalariak 8. zelaian entrenatu dira. Horrela, martxoan etenaldia egin ostean, futbolari gazteak zelaira irten dira, Reto Iberdrola Norte txapelketa prestatzeko asmoarekin.

Goizeko saioan 20 jokalari aritu dira indarra, erresistentzia eta baloiarekin ariketak egiten. Oraingoz, bigarren taldeko 8 jokalari ditu Iraiarekin, horien artean Irene Oguiza, orain lesionatuta dagoena eta iaz Primera Iberdrolan debutatu zuena. Hirugarren taldeko hainbat jokalarik ere parte hartuko dute. Tzibi Juaristiren taldean sei jokalari berri sartu dira: Alaitz de Castro, Amets Muniozguren, Aizaro Rodrigo, Naia Landaluce, Amaia Iribarren eta Irati Alfaro.

Ainhoa Tirapu, gazteen atezainen entrenatzaile berria izango da, apirilean futbola utzi ondoren 15 denboralditan Athleticen atea defendatuz. Harrobiko gazteak bihar, ostegunean eta ostiralean arituko dira berriro. Txapelketara itzultzeko data irailaren 27an izango da. Estatuko bigarren mailan, igoera lortu duten lau talde berri izango dira: Joventut Almassora, UD ALDAIA, RCD Espanyol B eta FF La Solana.