undefined

Athletic Club markak bere balioa handitu du

Athletic Club markak bere balioa handitu du

Brand Finance aholkularitza enpresak talde zuri-gorria munduko 40. talderik baliotsuena dela dio, aurreko urtetik 5 postu igo ondoren

Brand Finance Football aholkularitza-enpresak argitara eman du klub bakoitzaren markak nazioartean duen balioa ezartzen duen txostena. Athletic Clubek bost postu egin ditu gora aurreko rankingarekin alderatuta, eta gaur egun 40. postuan dago mundu mailan, bere marka-balioa % 10,5 handituta.

Talde zuri-gorriarena LaLigako taldeen artean eman den bigarren igoerarik onena da, Valentziaren atzetik, bere marka-balioa % 32,5 hazi baita eta Brand Finance Footballek aurkeztutako sailkapenean hamabi postu igo baititu, orain 36. postuan dagoelarik. Sailkapenaren buruan Real Madril dago, 1.419 milioi euroko markarekin, eta atzetik Bartzelona, Manchester United, Liverpool eta Manchester City daude.