undefined

Aguirrek eta Villacampak emakumezko taldeen egoera aztertu dute

Aguirrek eta Villacampak emakumezko taldeen egoera aztertu dute

Kirol zuzendariak eta lehen taldeko entrenatzaileak talde guztien egoera errepasatu dute denboraldi-aurrea hasi ondoren

Emakumezkoen atalak bizi duen unea aztertzeko, Joseba Aguirre, Athletic Clubeko kirol zuzendariak eta Angel Villacampa, lehen taldeko entrenatzaileak agerraldia egin dute gaur eguerdian San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.

Denboraldi-aurreko bigarren astean, lehen lagunartekoarentzat 2 egun falta direnean, Primera Iberdrola ligari begira, lehoien entrenatzaileak lehenengo erronkak aztertu ditu. “Lagunarteko hauetan, garrantzitsuena erritmoa hartzea da, eta B-tik igo diren jokalariek kontzeptuak barneratzea”, nabarmendu zuen Villacampak. “Nortasun ikur hori sortzen joatea, irailaren 6tik aurrera ahalik eta gehien lehiatu ahal izateko. Ziur nago Ligako lehen jardunaldiaren hasieran prest egongo garela “.

Zurigorri entrenatzaileak ez du aitzakiarik jarri nahi izan Orozen, Damarisen eta Amaiurren galera garrantzitsuen ondorioz: “Helburua egunerokotasunak jarriko digu, baina anbizioa beti izan behar da nagusi Athleticen. Ez dut pentsatu nahi talde txikia garenik, nahiz eta bajak izan. Goiko postuetan lehiatzeko eta borrokatzeko gai naizela uste dut. Filialeko bederatzi neska dauzkagu gurekin entrenatzen eta konfiantza handia dut beraiengan. Kopako finalerdi aldapatsu bat daukagu eta oraindik gauza asko ditugula egiteko sentitzen dut. Egia da geldialdia unerik onenean etorri zitzaigula, 8 partida galdu gabe geundenean. Kopako finalerdiaren data ateratzen denean dena desberdina izango da, baina ez dugu aitzakiarik jarriko eta dena emango dugu”.

Joseba Aguirre: “Geroz eta atal indartsuagoa egiten ari gara”
Bestalde, Joseba Aguirre kirol zuzendariak elkarteak emakumezkoen futbolaren alde egiten duen lana azpimarratu du: “Athleticek urte asko daramatza emakumezkoen futbolaren alde egiten, nahiz eta dirua kostatu. Gure ustez, nortasun-ikur bat da, eta espazio hori bete behar dugu. Nire ustez, aurrera egiten jarraitzen dugu, geroz eta atal indartsuagoa eraikitzen, emakumezkoen futbolari merezi duena emateko. Kluba egiten ari den urrats guztiak ildo horretakoak dira. Emakumezkoen talde askoren inbidia izan gara beti eta hori ez da aldatuko“.

Aguirrek joan den denboraldian saila nabarmen hazi duten hainbat datu azpimarratu ditu: “lehen taldearen nutrizio-alderdian aurrerapausoa eman izana (gosariak eta otorduak Lezaman), lehen taldearentzat egitura propioa, analista bat eta berregokitzaile bat gehituz“. Era berean, bigarren taldeari buruz, “Futbolari guztiek fitxa profesionala dute, gutxienez lanaldi erdia kotizatuz“, eta “sortu berri den hirugarren taldeak bere helburua bete du aurten, eta Liga Nazionalera igotzea bilatuko du, lehen hiru mailak beteta izateko“. Gainera, beste hiru langile sartu dira (2 Bizkaian eta 1 Nafarroan) hitzartutako taldeekin lan egiteko, besteak beste, Mulier taldea, “Iruñean ezaguna den kluba”.

Kirol arloan, Oihane Hernandez, Oihane Valdezate eta Ane Azkona lehen taldean, Ogizak, Amaiurrek edo Naroa Uriartek bigarrenean eta c taldeko bost futbolarik Reto Iberdolan egindako debuta azpimarratu du Athleticeko kirol zuzendariak: “Horrek esan nahi du gauzak ondo egiten ari direla eta aurrera pausoak ematen ari diren jokalariak ditugula. Nazioarteko 14 jokalari ditugu kategoria guztietan eta hori oso azpimarragarria da”.

Maite oroz, Damaris Egurrola eta Amaiur Sarriegi jokalarien martxari ere erreferentzia egin dio Aguirrek: “Jokalari garrantzitsuak ziren eta pena izan da proiektuan jarraitzeko konbentzitu ez izana. Oroz eta Damarisen kasuetan, klubak ezin ziela nahi zutena eman uste zuten. Amaiurrekin beste kasu bat izan zen: lehen taldearen dinamikan egon behar zuela uste genuen, baina B mailako fitxa eduki, dagoen adinean jokatu gabe ez egoteko. Realak lehen taldean bakarrik jokatzeko aukera ematen ziola ikusi zuen eta alde egitea nahiago izan zuen. Gogoeta eginarazten digu, adiago egoteko eta talentua atzemateko zenbat eta lehenago hobeto. Txikitatik azpimarratu behar diegu Athletic izan daitekeen talderik onena dela”. Orozen eta Damarisen prestakuntza eskubideen inguruan honakoa esan du Aguirrek: “Konpentsazio zerrenda onartu da eta orain BOEk hitzarmena argitaratu arte itxaron behar da zein ondorio dituen ikusteko. Kluba lanean ari da eta ez dugu ezer itxitzat jotzen. Uste dugu aukera bat dugula prestakuntza eskubideak defendatzeko, eta bukaeraraino joango gara horrekin”.