undefined

Hodei Oleagaren kontratuaren etetea

Hodei Oleagaren kontratuaren etetea

Athletic Clubek eta atezain zuri-gorriak kontratua amaitutzat emateko akordioa lortu dute

Athletic Clubek eta Hodei Oleagak kontratua eteteko akordioa sinatu dute arratsalde honetan. Azken denboraldi-aurrea Gaizka Garitanoren aginduetara egin ondoren eta Bilbao Athleticen bere ibilbidea bete ondoren, Bigarren B Mailako Sociedad Deportiva Melilla taldean jokatu du utzita. Pandemiagatik denboraldi hau bertan behera geratu arte, 28 partida ofizialak (Ligako 27 eta Kopako 1) eta minutu guztiak jokatu ditu bertan.

Atezain laudiotarra 2012-13 denboraldian iritsi zen Lezamara Athleticeko Gazteak B taldearekin bat egiteko. Ordutik, Oleagak Gazteak A (2014-15), Basconia (2015-16 eta 2016-17) eta Bilbao Athletic (2017-18 eta 2018-19) taldeen atea defendatu du, eta 26 partida jokatu ditu guztira filialean.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Hodeiri bere dedikazioagatik, lanagatik eta profesionaltasunagatik, eta onena opa dio arlo pertsonalean zein kirol esparruan.