undefined

Aduriz, historiarako lehoia

Aduriz, historiarako lehoia

Athletic Clubek historiarako lehoiari eskainitako aldizkaria argitaratu du. Argitalpena doakoa da bazkideentzat, eta gainontzekoek abuztuaren 3tik aurrera erosi ahal izango dute klubeko denda fisikoetan eta online dendan

Athletic Clubeko bazkideek Aritz Adurizen ibilbideari buruzko aldizkari berezi bat jasoko dute datozen egunetan, ondo gordetzeko 84 orrialdeko ale bat. Monografikoan, bere lehoi ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, aurrelariak sartutako 172 golen irudi bilduma eta hamaika pasadizo barne, Jupp Heynckesek (Athleticekin debutarazi egin ziona), Ernesto Valverdek, Carlos Gurpeguik eta Ismael Urzaizek idatzi dute lehen pertsonan.

Leo Messik, futbol munduko jokalaririk onenak, hitz esklusibo batzuk ere eskaini dizkio Adurizi, jokalari bezala duen potentziala eta Bartzelonari beti jarri dizkion zailtasunak azpimarratuz; 2015ean irabazitako Superkopan lau gol egin zizkion Barçari Adurizek, eta bere ibilbideko azkena, aurtengo Ligako lehen partida irabazteko balio izan zuen guraize bikaina Bartzelonari sartu zion ere. Gainera, errekor guztien errepasoa egin da aldizkarian, eta lehoi gisa sartutako gol guzti-guztiak zehazten dira, bai lehiaketa ofizialean, bai lagunartekoetan ere.

Aldizkaria abuztuaren 3tik (astelehena) aurrera erosi ahal izango da tienda.athletic-club.eus online dendan eta klubeko denda ofizialetan, 5 euroren truke, eta Mikel San Jose eta Beñat Etxebarria lehoi kuttunen agurraren irudiak ere jasotzen ditu.