undefined

Raul Garciak ez du hutsik egin hamaika metroetatik

Raul Garciak ez du hutsik egin hamaika metroetatik

Aurrelari zuri-gorriak denboraldian jaurtitako zazpi penaltiak sartu ditu, Liga batean akatsik gabe gehien sartu dituen lehoia bihurtuz

Raul Garciak Ligako denboraldi onenean sartutako 15 golek historiarako datu bat ezkutatzen dute. Penaltiz jaurtitako zazpi saiakerak sartzea lortu eta Athleticen ranking historikoan sartu da: lehoi bakar batek ere ez du lortu huts egin gabe penalti gehiago sartzea Liga berean.

Telmo Zarrak bakarrik lortu zuen penaltiz gol gehiago sartzea Liga batean (8 gol 1950/51 denboraldian), denak jarraian, baina bederatzigarrena huts egin zuen. Dani Ruiz-Bazanek bi liga ezberdinetan sei penalti jarraian sartzea lortu zuen.

Athletic Clubekin ligan egindako ibilbidearen datu orokorretan, Raulek %88,2ko eraginkortasuna lortu du, jaurtitako 17 penaltietatik 15 gol bihurtuz. ere, Ligaren historian trebeenak izan diren lehoiak garaitzen ditu (10 penalti baino gehiago). Fidel Uriartek Raulen (17tik 15) zifra berak lortu zituen, Ander Garitanok (%88an asmatu zuen, 22 gol 25 penaltietan) eta Aitor Larrazabalek (%80,5) jarraituta.

Futbolari nafarra Ligako historian penaltiz gol gehien sartu dituzten lehoien 5. postuan dago (Uriarte eta Urtubirekin berdinduta), Dani, Larrazabal, Aduriz eta Garitanoren atzetik.

LIGAN PENALTIZ GOL GEHIEN:

    1. Dani 34
    2. Larrazabal 29
    3. Aduriz 24
    4. Garitano 22
    5. Raul Garcia 15
      Uriarte 15
      Urtubi 15

LIGAN PENALTI JAURTIKETAN PORTZENTAI ONENAK (15 penalti baino gehiago sartuta):

  1. Raul Garcia %88,2 (17tik 15)
    Fidel Uriarte %88,2 (17tik 15)
  2. Ander Garitano %88 (25etik 22)
  3. Aitor Larrazabal %80,5 (36tik 29)
  4. Dani Ruiz-Bazan %75,5 (45etik 34)
  5. Aritz Aduriz %75 (32tik 24)
  6.  Ismael Urtubi %75 (20tik 15)