undefined

Lezamako harrobiko futbolaren itzulera atzeratu da

Lezamako harrobiko futbolaren itzulera atzeratu da

Egungo egoera epidemiologikoaren aurrean, Eskola Kiroleko taldeak irailean itzuliko dira lan saioetara

Egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Athletic Clubeko beheko mailetako entrenamenduen itzulera atzeratu da Lezaman. Osasun-agintariekin koordinatuta, eta kirol-erakunde eskudunek emandako jarraibideak kontuan hartuta, eskola-kirolean (kimuen eta haurren kategorietan) lehiatzen diren haurren itzulera irailera atzeratu du Klubak.

Neurri honekin, Athletic Clubek beheko kategorietako haur guztiek kirol-jardueraz ahalik eta osasun-segurtasun handienarekin gozatu dezatela bermatu nahi du, egungo egoeran eskatzen diren osasun-baldintzak betetzeko baliabide, protokolo eta neurri material guztiak ziurtatuz.

Era berean, abuztuaren 10etik aurrera lanera itzultzeko asmoa zuten kadeteak (gizonezkoak eta emakumezkoak), Gazteak eta emakumezkoen C taldeak beranduago itzuliko dira ere entrenamenduetara, hasiera egun batzuk atzeratuta, osasun-egoeraren bilakaeraren eta kirol-erakundeek ezar ditzaketen protokoloen zain.

Oraingoz, CD Basconiak eta BIlbao Athleticek 17 eta 20rako mantentzen dituzte entrenamenduen hasierako datak, baina, era berean, eskumena duten organoetatik har daitezkeen osasun eta kirol zehaztapenen zain daude.