Fundazioaren proiektu berriak (1/4): Save the Children
Fundazioa

Fundazioaren proiektu berriak (1/4): Save the Children

Athletic Club Fundazioak lau proiektu sozial berri ditu, egoera kalteberan dauden kolektiboei zuzenduta

Fundazioaren proiektu berriak (1/4): Save the Children
Fundazioaren proiektu berriak (1/4): Save the Children
2020ko abu. 4a

Athletic Club Fundazioak erabaki du bere proiektu sozial berrietatik lau gizarte arloan egiten duen lanaren parte izatea behin betiko. Lau proiektuak, Save The Children, Gizakia, Bizgarri eta Itxasbegi Sortarazi, 2019/20 denboraldian jarri ziren martxan, eta esperientzia oso positiboa izan da. Ondorioz, Fundazioak elkarte horiekin elkarlanean jarraituko du modu iraunkorrean. Gaur aurkeztuko dugu proiektu horietako lehena.

Save The Children

Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroa Save The Children eta BBK Fundazioaren arteko proiektu bat. Ezkerraldean bazterkeria eta pobrezia arriskuan dauden 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eskaini dago. Proiektuaren helburuetako bat parte hartzen duten haurren errendimendu akademikoa hobetzea da. Horretarako, zentroan hainbat ekimen burutzen dira babesgabetasun egoeran dauden adingabeen aisialdi, gizarte eta heziketa beharrizanak estaltzeko. Helburu nagusia da familia horien egoera sozioekonomikoak haurren garapenean ez eragitea.

Athletic Club Fundazioak proiektuan parte hartzen du asteroko entrenamendu-saioen bidez. Lasesarre kiroldegian egiten dira, Barakaldoko Udal Kirol Institutuarekin daukan hitzarmenaren barruan. Gaur egun, hogei adingabe inguruak parte hartzen dute Fundazioak bideratzen dituen saio horietan.