undefined

Fundazioaren proiektu berriak (2/4): Gizakia

Fundazioaren proiektu berriak (2/4): Gizakia

Fundazioak Gordexolako Gizakia zentroarekin lankidetzan dihardu adikzioak dituzten pertsonentzako egoitza-tratamenduan

Gordexolako Gizakia zentroko pazienteek Fundazioaren laguntza jasotzen dute, adikzioak dituzten pertsonei bideratutako egoitza-tratamenduan. Fundazioko teknikariek zuzendutako asteroko entrenamenduen bidez kirol-jarduerak sustatzen dira elkarrekiko laguntzaren giro horretan, eta esperientzia horrek zentroko terapian lagungarri diren ohitura eta balioak txertatzen ditu. Lana bi multzotan banatzen da: Futbola eta multikirola.

80ko hamarkadan, heroinaren kontsumoa bete-betean zegoela, hiru lurralde historikoetako gotzainak toxikomanoen errehabilitaziorako programa bat sustatzen hasi ziren, Erroman emaitza onak izaten ari zen Progetto Uomo metodologian oinarrituta. Horrela, 1985ean hasi zen Gizakia Fundazioaren lana. Komunitate terapeutiko horren helburua da pertsona horiek adikzioekin erlazionatutako arazoak gainditzea, ahaleginaren, talde-lanaren eta laguntza profesionalaren bidez. Gaur egun Gizakia Fundazioak 16 prozesu desberdin baino gehiago eskaintzen ditu hainbat arlotan. Beharrizanen arabera konbinatu daitezke, erantzun osoagoa emateko.