undefined

Lezamako jarduera ateak itxita egingo da abuztuan

Lezamako jarduera ateak itxita egingo da abuztuan

Egungo egoera ikusita, Athletic Clubeko taldeetako ezinbesteko pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira

Abuztuan Lezamako instalazioetan egingo den kirol-jarduera guztia ateak itxita izango da. Hau da, Athletic Clubeko egiturako talde bakoitzaren barruan dauden pertsonak (jokalariak, entrenatzaileak eta Athleticeko langileak) bakarrik sartu ahal izango dira.
Lezaman jokatu daitezkeen lagunarteko edo antzeko partiden aurrean, horri buruz jasotzen diren protokolo eta zirkularren zain gaude, baina, bitartean, zehatz-mehatz gordeko dira Klubeko zerbitzu medikoek gomendatutako neurri guztiak.