undefined

Bertan behera utzi da Atletico Madrilen aurkako lagunarteko partida

Bertan behera utzi da Atletico Madrilen aurkako lagunarteko partida

Bihar jokatu behar zen lagunarteko partida bertan behera geratu da ‘koltxoneroen’ espedizioan azaldu den Covid-19 kasu batengatik

Athletic Clubek deitoratu egin du bihar Atletico Madrilen aurka jokatu behar zuen lagunarteko partida bertan behera utzi beharko dela. Denboraldi-aurreko norgehiagoka Lezaman jokatu behar zen 18:00etatik aurrera.

Atletico Madrilek, Athletic Clubari horren berri eman ostean, bere webgunean argitaratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez, “Lehen taldeko kide, entrenatzaile eta laguntzaile guztiei partidaren aurretik egindako proba serologikoetan antzeman den kasu positibo batek, partida bertan behera uztera behartzen gaitu”.

Protokoloari jarraituz, lehen taldeko kide guztiek test serologikoak egin zituzten, eta positibo bat hautematean, berehala jakinarazi zaie osasun-agintariei, Espainiako Futbol Federazioari eta Athletic Club-i, partida bertan behera utzi behar dela. Ondoren, kasu horietarako aurreikusitako protokoloa aktibatu da.

Kasu positiboak etxean jarraitzen du egoera horietarako aurreikusitako berrogeialdia betetzen, eta hurrengo egunetan proba berriak egingo zaizkio, osasun-protokoloak adierazten duen bezala. Angel Villacamparen taldea, joan den asteburuan bezala, bihar 10:30ean itzuliko da berriro lanera, eta igandean atseden hartuko du, denboraldi-aurreko hirugarren astea amaituz.