undefined

Fundazioaren proiektu berriak (4/4): Bizgarri

Fundazioaren proiektu berriak (4/4): Bizgarri

Bizgarri elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiko Haurtzaro Zerbitzutik deribatutako haur eta nerabe babesgabeentzako zerbitzuak ematen ditu

Bizgarri elkartearen helburua familia barruan babesgabetasun egoeran dauden adingabeen ongizatea bermatzea da, izan ere haur batzuk bakarrik, utzita, babesik gabe edo indarkeriaren mehatxupean dauden beren etxean edo harreman-sarearen barruan.

Bizgarri Elkartea 1992an sortu zen adingabeen babesgabetasunaren aurka egiteko eta gaitasun pertsonalak eta familiaren rola sendotzeko. Elkarteak prebentzio, heziketa, laguntza eta errehabilitazio ekimenak garatzen ditu, adingabe horiek bizi-egoera normalizatu batean beren nortasuna erabat garatu ahal izateko.

Athletic Club Fundazioak Bizgarri elkartearekin batera lan egiten du Bakarrik Heldutako Adingabe Atzerritarren proiektuan. Urduñan eta Urdulizen burutzen da. Zentro bietan egiten diren asteroko entrenamendu-saioen bidez, elkartearen helburuak lortzen laguntzen dugu, izan ere, erabiltzaileek trebetasun sozialak, baliabide linguistikoak, higiene ohiturak eta konpromisoak barneratzen dituzte. Hori guztia lagungarria da gizarteratze-prozesuan. Fundazioko teknikariek Urduñako futbol-zelaian burutzen dituzte entrenamendu-saioak, Fundazioak Udalarekin eta klubak bertako futbol taldearekin dituen hitzarmenen baitan. Urdulizko zentroko erabiltzaileek Lezaman egiten dituzte saioak, normalean.