undefined

Lehen taldea lanera itzuliko da abuztuaren 11n

Lehen taldea lanera itzuliko da abuztuaren 11n

Lehoiak asteartean hasiko dira proba medikoekin eta ostegun arratsaldean denboraldi-aurreko lehen lan saioa izango dute

2020-21 denboraldiari ekingo dio gizonezkoen lehen taldeak abuztuaren 11n. Asteartean hasiko dira jokalari zuri-gorriak froga medikoekin, Gaizka Garitanoren aginduetara lehen entrenamendua abuztuaren 13an (osteguna) egin aurretik.

Lan saioak hasi baino lehen, LaLigak aurreikusitako koronabirusak detektatzeko ohiko probak eta denboraldi hasierako proba medikoak pasatuko dituzte, IMQren eskutik.