undefined

Lagunarteko partida UD Logroñesen aurka Las Gaunasen

Lagunarteko partida UD Logroñesen aurka Las Gaunasen

Athletic Clubek LaLiga SmartBank-era igo berri den talde errioxarraren aurka jokatuko du abuztuaren 29an, denboraldi-aurreko neurketan

Bere denboraldi-aurreko lehen aurkariaren (Deportivo Alaves, irailaren 2an, asteazkenean) iragarpenaren ostean, Athletic Clubek bere denboradi-aurreko bigarren lagunarteko partida itxi du.

Talde zuri-gorriak abuztuaren 29an (20:00etan) jokatuko du Las Gaunas futbol zelaian, Union Deportiva Logroñes taldearen aurka (Bigarren Mailara igo berria). Bi taldeen arteko bigarren norgehiagoka izango da (talde errioxarra izen horrekin sortu zen 2009an), 2010ean lehoiek 0-3ko emaitzarekin irabazi ondoren (Errioxako Komunitatearen I. Saria).

Athletic Clubek bigarren aldiz jokatuko du Las Gaunas berrian. Izen bereko zelai zaharrean hamaika partida jokatu zituen (Ligako 9 eta Kopako 2) CD Logroñesen aurka (10) eta lehenengoa, 1931n CD Logroñoren aurka (5 garaipen, 3 berdinketa eta 3 porrot).

Bilbao Athleticek bai jokatu du UD Logroñesen aurka azken hamarkadan partida ofizialean. Sei aldiz lehiatu dira bi taldeak Las Gaunasen Bigarren B Mailan. Hala ere, lehoi kumeek ez dute zorterik izan eta berdinketa bakarra lortu dute jokatutako neurketetan.