San Mamés Zurigorri

Athletic Club, Gardentasun Indizearen buruan Laligako taldeen artean

Athletic Club, Gardentasun Indizearen buruan Laligako taldeen artean

Talde zuri-gorriak puntuaziorik altuena lortu du “Transparencia Internacional” erakundeak egindako INFUT 2019 Ranking-ean

“Transparencia Internacional España” erakundeak 2019ko Futbol Kluben Gardentasun Indizea (INFUT) argitaratu du gaur. LaLiga osatzen duten 42 taldeen webgune ofizialetan 48 adierazle aztertu ditu erakundeak hainbat hilabetez, klubek bazkideei, zaleei eta, oro har, herritarrei eman beharreko informazioaren arlo garrantzitsuenak aztertuz.

48 adierazle horiekin, gardentasun mailaren sailkapenerako puntuazioa lortzen du Klub bakoitzak, non Athletic Club lehen postuan dagoen beste hamaika taldeekin batera (Osasuna, Alaves, Bartzelona, Levante, Celta, Betis, Real Madrid, Real Sociedad, Valladolid, Eibar eta Sevilla), gainera balorazio gorena lortuz (100 puntu).

Gardentasun Indize honi buruz egindako aurreko bi edizioetan (INFUT 2015 eta 2016), Athletic Club 10. eta 11. postuetan zegoen Lehen Mailako taldeen artean.

Hauek dira INFUT-en ebaluatzen diren bost gardentasun-arloak: a) futbol-klubari buruzko informazioa; B) bazkideekiko, zaleekiko eta, oro har, publikoarekiko harremanak; c) Gardentasun ekonomiko-finantzarioa; d) Gardentasuna kontratazioetan eta horniduretan; e) Gardentasunaren lege-adierazleak.

Ebaluatu beharreko 48 adierazleak prozesu baten azken emaitza dira, eta prozesu horretan hainbat erakundetako espezialistek eta teknikarik parte hartu dute (unibertsitateko katedradunak, kirol-erakundeak, zaleen elkarteak, kirol-kazetariak edo erakunde publikoak, hala nola Kirol Kontseilu Gorena eta Futbol Liga Profesionala bera).

INFUT 2019ri buruzko informazio gehiago.

Laigako Kluben Gardentasun Rankinga (1. maila):

  1. ATHLETIC CLUB – 100 puntu
  2. CA Osasuna – 100
  3. CD Alavés – 100
  4.  FC Barcelona – 100
  5.  Levante UD – 100
  6. RC Celta de Vigo – 100
  7. Real Betis – 100
  8. Real Madrid CF – 100
  9. Real Sociedad – 100
  10. Real Valladolid – 100
  11. SD Eibar – 100
  12. Sevilla FC – 100
  13. Granada CF – 97,92
  14. Villarreal CF – 97,92
  15. CD Leganés – 95,83
  16. Getafe CF – 95,83
  17. Valencia CF – 94,79
  18. RCD Mallorca – 91,67
  19. RCD Espanyol – 90,63
  20. Atlético de Madrid – 86,46