undefined

Cristian Ganearen kontratuaren etetea

Cristian Ganearen kontratuaren etetea

Athletic Club eta Cristian Ganea akordio batera iritsi dira euren arteko kontratu harremana bukatutzat emateko

Athletic Clubek eta Cristian Ganeak kontratua eteteko akordioa sinatu dute gaur arratsaldean Ibaiganen.Jokalaria 2018-19 denboraldirako iritsi zen Bilbora, urtarrilean Klubarekin akordioa lotu ondoren. Lehen denboraldi horretan SmartBank Ligako CD Numantzian aritu zen utzita, 17 partidatan. Utzita joan aurretik debuta egin zuen Athleticekin Kopako partidan SD Huescaren aurka.

Aurreko denboraldiko bigarren zatian -koronabirusak mundu mailako etena gauzatu aurretik- bere jatorrizko taldean, Viitorul Constanza errumaniarrean utzita jokatu zuen.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Cristiani urte hauetan erakutsi duen konpromisoagatik, egin duen lanagatik eta izan duen profesionaltasunagatik, eta zorterik onena opa dio arlo pertsonalean zein kirol arloan. Mila esker!