undefined

Daniel Vivian, 2023ra arte

Daniel Vivian, 2023ra arte

Harrobiko atzelariak kontratua sinatu du Athleticeko lehen taldearekin hurrengo hiru denboraldietarako

Daniel Vivianek 2023ko ekainera arte sinatu du Athleticekin eta atzelariak hurrengo hiru denboraldietarako kontratua sinatu du lehen taldearekin. Etete klausula 40 milioi eurokoa izango da.

Dani Vivian 2016-2017 denboraldian iritsi zen Lezamara, Santutxu FC taldetik. Klubeko bere lehen denboraldian CD Basconian jokatu zuen, eta hurrengoan, lehen taldearen deialdian estreinatu zen, Bilbao Athleticen hainbat partida jokatu zituen, 2018-19an taldean finkatuz. Iragan udan Alemaniako stagea egin zuen lehen taldearekin eta Gaizka Garitanok gehien erabili zuen futbolarietako bat izan zen denboraldi-aurreko partidetan, 385 minutu pilatu eta gol bat sartu baitzuen CD Numantziaren aurkako partidan.