undefined

Komunikatu ofiziala

Komunikatu ofiziala

Lehen taldeko jokalariei eta teknikariei atzo egindako PCR eta serologia proben emaitzak

Athletic Clubeko jokalari eta teknikari guztiek, Lezaman lehen taldearen dinamikan dauden langileekin batera, denboraldi-aurreko entrenamenduak hasi aurretik LaLigako protokoloak ezarritako PCR eta serologia probak egin zituzten astearte honetan.

Proba horien emaitzen artean sei positibo daude. Hauek euren etxeetan isolatuta daude eta datorren astean egingo zaizkie berriz PCR probak. Emaitzak jakinbezain laster, berehala jakinarazi zitzaizkien osasun-agintariei.

Ligak ezarritako jarraibideei jarraituz, taldeko entrenamenduak -ostegun arratsaldean izango da lehenengoa- banaka hasiko dira. Gainera, protokoloak agintzen duen bezala, ostiralean PCR proba berri bat egingo zaie emaitza negatiboa eman duten kide guztiei.