undefined

Osasun-azterketen hasiera Athletic Cluben

Osasun-azterketen hasiera Athletic Cluben

Asteazken honetan, abuztuak 12, Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariei denboraldi-aurrearen aurretiko osasun-azterketak egingo dizkiete Lezaman eta Zorrotzaurreko IMQ-aren Kirol Medikuntza Unitatean

Asteazken honetan, abuztuaren 12an, Athleticeko lehen taldeko futbolariek denboraldi-aurrea hasi aurreko proba medikoak hasi dituzte IMQ Zorrozaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean eta Lezamako instalazioetan. Gaur arratsaldean eta bihar goizean gainerako jokalarien txanda izango da.

Azterketaren barruan ondorengo proba hauek sartuko dira: analisi klinikoa, pisua, altuera eta pleguen balorazio zineantropometrikoa, bihotz- eta birika-balorazioak geldirik, gehienezko esfortzu-proba laktatoekin, bihotzaren ekografia, muskulu-indarra neurtzeko balorazio isozinetikoa eta azterketa biomekaniko podologikoa.

Klubeko mediku taldeko arduradunek, Lekue eta Angulo medikuek, probak gainbegiratuko dituzte, 1998-99 denboralditik Athletic Clubeko mediku aseguratzaile ofiziala den IMQ-ko profesional eta espezialistekin batera, Pablo Aranda medikua buru dutela.

Aurreko urteekin alderatuta, eta pandemiaren ondorioz, mediku-probak Lezamaren eta IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntzako Unitatearen artean banatuko dira, leku itxian jende-pilaketak saihesteko.