undefined

Jone Ibañezek eta Marta Pereak senda-agiria jaso dute

Jone Ibañezek eta Marta Pereak senda-agiria jaso dute

Bi jokalariak taldearekin lanean ari dira, Villacamparen aginduetara

Berri onak emakumezkoen lehen taldeko lantaldean. Jone Ibañezek eta Marta Pereak senda-agiria jaso dute. Sendatze-prozesua ez da erraza izan bi lehoientzat, eta, horrekin batera, etxean konfinatuta egon diren denbora dela eta, hasieran aurreikusitako epeak atzeratu behar izan dituzte. Azken asteetako entrenamenduetan lana pilatuz joan dira biak, eta Villacamparen aginduetara dauden gainerako taldekideak bezala entrenatzen hasi dira.

Jone Ibañez iragan urriaren 19an lesionatu zen Lezaman, Primera Iberdrolan Real Betisen aurka jokatu zuen partidan. Erdilariak ezkerreko belauneko errotulan luxazio bat izan zuen eta aste batzuk geroago ebakuntza-gelatik pasa behar izan zuen. Marta Perearen kasuan, azaroan peronean izandako lesio batek (urtarrilean berriro lesionatu zen) taldearekin parte hartzea eragotzi zion iragan kanpainan.

Jonek (Galdakao, 23 urte) kontratua berritu du 2021eko ekainera arte eta bere seigarren denboraldiari eman dio hasiera. Martak, 24 urte eta galdakaotarra, kasualitatez, Joneren partida berean egin zuen debuta, biak filialeko jokalariak zirenean, eta kontratua kanpaina honen amaierara arte luzatu du.