Lehen taldea lanera itzuli da gaur Lezaman
Lehen taldea

Lehen taldea lanera itzuli da gaur Lezaman

Athletic Clubek banakako saio batekin hasi du denboraldi-aurrea eta larunbatean taldean entrenatuko da

Lehen taldea lanera itzuli da gaur Lezaman
Lehen taldea lanera itzuli da gaur Lezaman
2020ko abu. 13a

Lehen taldeak 24 jokalariko banakako saioarekin hasi du denboraldi-aurrea Lezaman. Entrenamendua arratsaldeko bostetan hasi da, zuri-gorriek banan-banan ekin ahal izateko. Ligaren protokoloak ezartzen du talde-saioak bi PCR emaitza negatibo daudenean bakarrik has daitezkeela. Hori dela eta, larunbatean bertan -taldeak saio bikoitza egingo du- taldean entrenatu ahal izatea espero da. Gaur entrenatu diren jokalariek bihar, ostirala, egingo dituzten testak ezagutu ondoren.

Herrerin, Simon, Jokin Ezkieta, Iñigo Martinez, Yeray, Yuri, Iñigo Lekue, De Marcos, Capa, Balenziaga, Muniain, Dani Garcia, Raul Garcia, Kenan Kodro, Ibai, Guruzeta, Vesga, Villalibre, Iñigo Vicente, Vencedor, Areso, Zarraga eta Morcillo jokalariak egon dira entrenamenduan. Horiekin batera, Ander Iru harrobiko atezainak osatu du zerrenda, aurreko denboraldian lehen taldearekin hainbat entrenamendu egin ostean.

Bestalde, Peru Nolaskoainek errekuperazio saio bat egin du eskuin orkatilan minduta baitago.

 

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 21a

Bihotz zuri-gorria Araban

Kluba

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Non ikusi partida: Deportivo Alaves-Athletic Club

Lehen taldea

Ostiral honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko seigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Lehen taldea

Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

"Ilusioa piztu nahi dugu berriro"

Lehen taldea

Yeray Alvarezek taldea bolada positiboarekin jarraitzeko "konprometituta" dagoela azpimarratu du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Zuzenean: Yeray Alvarezen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
2023ko ira. 18a

Athletic Club - UD Almeria neurketarako sarreren salmenta

Lehen taldea

Urriaren 6an, ostirala, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat

Ikusi gehiago
2023ko ira. 17a

Ospakizun ikusgarria egungo San Mamesen hamargarren urteurrenean

Lehen taldea

Egungo Katedralak 10 urte betetzen zituen egunean garaipen handia ospatzeko bildu ziren taldea eta zaleak

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

"Garaipenak meritu handia du"

Lehen taldea

Ernesto Valverde, pozik bere taldeak Cadizen aurka San Mamesen lortutako hiru puntuengatik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Athleticek nagusitasun handiz irabazi dio Cadizi

Lehen taldea

Guruzetak, Villalibrek eta Iñaki Williamsek garaipen ukaezina marraztu dute, bigarrena jarraian San Mamesen

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Lan plangintza irailaren 24ra arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 24ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago