Real Oviedoren aurkako lagunartekoa
Lehen taldea

Real Oviedoren aurkako lagunartekoa

Athletic Clubek Kuko Zigandak zuzentzen duen taldearen aurka jokatuko du irailaren 4an, ostiralez, NMR Carlos Tartiere zelaian

Real Oviedoren aurkako lagunartekoa
Real Oviedoren aurkako lagunartekoa
2020ko abu. 14a

Real Oviedo Athleticen denboraldi-aurreko hirugarren aurkaria izango da, aurretik Alaves eta Logroñesen aurkako norgehiagokak iragarir ondoren. Lehoiek Carlos Tartiere NMRra bidaiatuko dute irailaren 4an, 19:00etatik aurrera Jose Angel Ziganda entrenatzaile eta jokalari zuri-gorri ohiak zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko.

Ziganda aurtengo otsailean iritsi zen Oviedora, urdinak jaitsiera eremutik atera eta LaLiga Smartbanken mantentzeko helburuarekin, eta helburu hori bete zuen 42 puntutik 24 puntu lortuta eta Asturiaseko taldea Bigarren Mailako 15. postuan sailkatuta.

Lehoien eta asturiarren arteko azken norgehiagoka 2011-12 denboraldian izan zen, Errege Kopako final-hamaseirenetan. Kanporaketako bi partidetan Athletic nagusitu zen, (0-1 Tartiere zelaian eta 1-0 San Mamesen), eta zuri-gorriek aurrera egitea lortu zuten gerora finala jokatuko lortu zuten txapelketan.