

Athletic Clubek eta New Balance Footballek 2020-21 denboraldian talde zuri-gorriak jantziko duen lehen ekipazioa ezagutarazi dute.
Athletic Cluben 2020-21 LEHEN JANZKERA IKUSI
Kamisetak klubaren eta bere zaleen arteko lotura omentzen du, euren izenak grafiko abstraktu batean irudikatuz, lehoien goitik beherako marra gorrien barruan. Grafikoak Athletic Club Museoa du oinarri.
Kamiseta zuri-gorriak ikurrinaren xehetasunekin ehundutako lepoa dauka. Beste berrikuntza bat San Mameseko lehoiak daukan intsigniaren ehuna da, barruan bakarrik ikus daitekeena. Atezainaren kit-a, berriz, beltza da, eta grafiko abstraktua dauka mahukei erantsita.
2020-21 zerrendak “Born of the People”/”Herritik sortu zinalako” kanpainaren barrukoak dira, New Balance Footballek Athletic Clubentzat egindakoa, zaleena den Klubaren nortasun paregabea aitortzeko. Iker Muniain taldeko kapitainaren ustez, “Kamiseta hau janzteak esanahi handia dauka guretzat, baita gure jarraitzaileentzat ere. Elastikoaren xehetasun bakarrak gustuko ditut, batasuna ordezkatzen duen kluba garela erakusten duten xehetasun tradizionalak dituelako”.
Bestalde, Kenny McCallum New Balance Footballeko zuzendari nagusiak honela adierazi du enpresaren iritzia: “Athleticek istorio berezia du kontatzeko, eta hori neurrira egindako diseinuan islatu nahi dugu. Bazkideena den klub oso bakanetako bati omenaldia egiteko modua dira marra gorri eta zuri esklusibo horiek”.
Ezaugarri teknikoak
Eliteko kamiseta Aerojaq teknologia berritzailearekin garatu da, jokalariak fresko eta lehor mantentzen laguntzen duen ehunarekin, hasierako txistutik hasi eta partiden amaierara arte. Horrez gain, kamisetak Jacquard aireztapen-sistema bat dauka, eliteko elastikoan erosotasun egokia sustatzeko.
Doikuntza atletikoko praka motzek egonkortasuna handitzen eta look-a osatzen laguntzen dute. Galtza motzen tolesturaren luzamenduaren egitea eta eratzea, txandakako/alboko mugimendua areagotzen laguntzeko diseinatuta dago.
Inpaktua moteltzeko eremuekin diseinatuta, galtzek banda bertikala eta eremu jakin horretarako polipropilenozko txantiloia dituzte, oinaren hezetasuna askatzen laguntzeko. Aireztapena Jacquard sareko egituren bidez ematen da.



Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun
Kluba
Sestao River 5-0 eta Mirandes 7-2 mendean hartuta, Las Rozasen jokatuko dute Estatuko Futbol 7 txapelketako finala


Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Saridunetako bat bazara kontsultatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du


2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kluba
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten


Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu
Kluba
Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen


Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du
Kluba
Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du


João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"
Kluba
FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik