Ikasturte berrirako maskarak | Athletic Club
Fundazioa

Ikasturte berrirako maskarak

Athletic Clubek 1.000 maskara eman ditu dohaintzan Fundazioaren proiektu sozialen denboraldi berriari begira

Ikasturte berrirako maskarak
Ikasturte berrirako maskarak
2020ko abu. 20a

Athletic Club Fundazioaren proiektu sozialen denboraldi berria gaur eguerdian hasi da, Ibaiganen, maskarak dohaintzan emateko ekintza sinboliko batekin. Athletic Clubeko eta bere Fundazioko lehendakariak, Aitor Elizegi eta Juan Carlos Ercoreca hurrenez hurren, izan dira ikasturte berriari hasiera emateko entrega sinboliko hori egiteaz arduratu direnak. Haiekin izan dira Goyo Arbizu, zuzendaritzako kidea, eta Jose Anjel Iribar, Andoni Goikoetxea eta Eli Ibarra. Hain zuzen, Utopía (Clara Campoamor Elkartea eta Integrando Fundazioa), Gizakia, Bizitegi, Zabaloetxe eta Udaloste elkarteetako ordezkariek jaso dituzte maskara zurigorriak, Athleticen armarria eta Fundazioaren logoa erakusten dituztenak. Izan ere, Fundazioak besteak beste elkarte horiekin jarduten du elkarlanean bere gizarte-ekintza gauzatzeko. Izaskun Gutierrez, Clara Campoamor Elkartearen eta Integrando Fundazioaren izenean, Aitor Ipiña, Gizakiaren izenean; Ibon Olmo, Bizitegiren izenean; eta Xabi Campos eta Jose Carlos de Miguel, Zabaloetxeren eta Udalosteren izenean, izan dira ekitaldian.

Honako hau da bertaratu guztiek adierazitako nahia eta maskaran irudikatua: denboraldi berria nolabaiteko normaltasunez gauzatu ahal izatea, betiere pandemiaren kontra ezarritako osasun-neurriak betez. Athletic Club Fundazioak argi du osasun-krisialdiak baldintzatuko duela denboraldi berria. Bai denborei, bai aukerei dagokienez, COVID-19a izango da ikasturte berriko protagonista. Gauzak horrela, helburu hau du Fundazioak: bere proiektu presentzial guztiak —kirolaren zein kulturaren arlokoak— egoera berri honetara egokitzea, osasun-larrialdiak proiektuetan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan. Horretarako, Fundazioa eskuz esku ari da lanean bere proiektuan lankide dituen elkarte, fundazio eta erakundeekin.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Gozatu larunbataz San Mamesen
Gozatu larunbataz San Mamesen
2020ko urr. 20a

Gozatu larunbataz San Mamesen

Kluba

Larunbat honetan (18:30ean) San Mamesetik jarraituko ahal izango duzu LaLigako 7. jardunaldiko derbia

Ikusi gehiago
Bularreko minbiziaren aurkako borroka San Mamesen
Bularreko minbiziaren aurkako borroka San Mamesen
2020ko urr. 19a

Bularreko minbiziaren aurkako borroka San Mamesen

Kluba

Zelaiaren arrosaz argiztatu da, nazioarteko jardunaldi hau islatzen duen koloreaz

Ikusi gehiago
San Mameseko soropilaren ordezkatzea
San Mameseko soropilaren ordezkatzea
2020ko urr. 18a

San Mameseko soropilaren ordezkatzea

Kluba

Lanak igande arratsaldean hasi dira eta bihar, astelehena, egungo belarra kentzen hasiko dira zepa berriak jarri aurretik

Ikusi gehiago
Ia 100 proposamen Smart Solutions for Smart Destinations Challenge-an
Ia 100 proposamen Smart Solutions for Smart Destinations Challenge-an
2020ko urr. 16a

Ia 100 proposamen Smart Solutions for Smart Destinations Challenge-an

Kluba

Bizkaiko turismoa sustatzeko San Mamés ardatz duen startup lehiaketak, hautagaitzak aurkezteko epea itxi zuen atzo, bi irabazleak aukeratzeko prozesua hasi aurretik

Ikusi gehiago
San Mames X Sindrome Hauskorraren egunean argiztatu da
San Mames X Sindrome Hauskorraren egunean argiztatu da
2020ko urr. 10a

San Mames X Sindrome Hauskorraren egunean argiztatu da

Kluba

Estadioaren fatxada arrosaz argitu da gaixotasun horren Europako Egunean, gaitz hori dutenei eta zeharka sufritzen dutenei ikusgarritasuna emateko

Ikusi gehiago
San Mames, berdez Osasun Mentalaren Munduko Egunean
San Mames, berdez Osasun Mentalaren Munduko Egunean
2020ko urr. 9a

San Mames, berdez Osasun Mentalaren Munduko Egunean

Kluba

AVIFESekin elkarlanean, talde zuri-gorriak buruko gaixoei, haien senideei eta zaintzaileei ikusgaitasuna eman nahi die

Ikusi gehiago
AC Museoa eta San Mameseko Tourra, irekita zubian zehar
AC Museoa eta San Mameseko Tourra, irekita zubian zehar
2020ko urr. 9a

AC Museoa eta San Mameseko Tourra, irekita zubian zehar

Kluba

Bi jarduerek larunbat, igande eta asteleheneko ordutegiari eutsiko diote: 10:00etatik 20:00etara

Ikusi gehiago
Batzar Nagusia, azaroaren 15ean, San Mamesen
Batzar Nagusia, azaroaren 15ean, San Mamesen
2020ko urr. 8a

Batzar Nagusia, azaroaren 15ean, San Mamesen

Kluba

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak prentsaurrekoan berretsi du Ohiko Batzar Nagusiaren data eta tokia

Ikusi gehiago
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
2020ko urr. 8a

Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa

Kluba

Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko presidentearen agerraldia San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretotik

Ikusi gehiago
Athletic Club, pertsona ostomizatuekin
Athletic Club, pertsona ostomizatuekin
2020ko urr. 8a

Athletic Club, pertsona ostomizatuekin

Kluba

San Mames granatez argiztatu da, gaitz hori dutenei elkartasuna adierazteko

Ikusi gehiago