Lehen taldeko jokalarien mediku-txostena
Lehen taldea

Lehen taldeko jokalarien mediku-txostena

Taldekideekin lanean ez dauden jokalarien egoera

Lehen taldeko jokalarien mediku-txostena
Lehen taldeko jokalarien mediku-txostena
2020ko abu. 25a

Iñaki Williamsek, Unai Lopezek, Unai Nuñezek, Iñigo Cordobak, Oihan Sancetek eta Gaizka Larrazabalek bakarkako lanarekin jarraituko dute euren etxeetan, PCR proben azken emaitzek Lezaman sartzea galarazi dietelako.

Iñigo Martinez eta Mikel Vesga, ezker hankako lesio miotendinosoekin, hoberantz doaz beraien giharreetako gaitzetatik eta ondorioz, eta horrela jarraituz gero, litekeena da aste honen amaieran edo hurrengoaren hasieran taldean sartzea.

Yuri Berchiche eta Peru Nolaskoain berregokitze plana betetzen ari dira eta balorazio berriak egingo dituzte datozen egunetan.

Ibai Gomez ariketa eta jarduera mugatuak egiten hasi da eskuineko lepauztaiaren haustura sendatzeko.