undefined

San Mameseko oroimenean egongo zara, Jesus

San Mameseko oroimenean egongo zara, Jesus

Jesus Arrizabalagak, ‘La Txapela del Athletic’, 89 urterekin utzi gintuen atzo

Jesus Arrizabalaga, San Mameseko pertsonaia ezaguna, atzo hil zen 89 urte zituela. ‘Txapela’ ezizenez ezaguna, San Mameseko partida guztietan bertan zegoen, Athleticen lehen taldearen aulkiaren atzean animatuz. Usansolokoak beti janzten zuen bere Txapela Katedralera joateko, zalego zuri-gorriaren ikono bihurtuz.

Azaroan, Athletic Clubek Jesus San Mameseko ohorezko palkora gonbidatu zuen, bertatik Levante UD taldearen aurkako Ligako partidaz gozatzeko.

Gainera, Jesusek bere objektu berezienetako batzuk eman zizkion AC Museoari donazio moduan; adibidez, beste objektu batzuen artean, bera omentzen duen pin-ez betetako txapela.

Goian bego, Jesus.