undefined

Athleticek hirukoiztu egin ditu bere interakzioak sare sozialetan

Athleticek hirukoiztu egin ditu bere interakzioak sare sozialetan

LaLigako talde guztien kontu ofizialak kontuan hartuta eta joan den denboraldiarekin alderatura, klubak hazkunderik handiena izan du

Athletic Clubek Twitterren, Facebooken eta Instagramen dituen kontu ofizialak izan dira Ligako 20 taldeen artean hazkunde handiena izan dutenak. Blinkfire Analytics enpresak – LaLigak lehiaketako klub guztien errendimendu digitala aztertzeko erabiltzen duen tresnak – emandako zifrek erakusten dutenez, erakundeak jauzi handia eman du 2019-20 denboraldian erregistroak hirukoiztuz.

Athletic Clubek % 242 igo du engagement-ean (elkarrekintzak) hazkundearen guztizko zifrak aurreko kanpainarekin alderatuta, 2018-19 denboraldian 6 milioi interakzio baino pixka bat gehiago izatetik, 2019-20 denboraldian 21 milioi baino gehiago izatera igaro baita.

Talde zuri-gorriak Granada CF eta RCD Mallorca igo berriak gainditu ditu, % 216 eta % 146, hurrenez hurren, aurreko denboraldiko engagement hazkundearekin alderatuta.

Jarraitzaile berrien hazkundeari dagokionez (ranking honetan Youtubeko kontua ere gehitu da), Athletic Club 6. izan da LaLigako kluben artean, aurreko denboraldian baino % 55 gehiago.

Athletic Clubeko kontu ofizialek – Twitter, Facebook, Instagram, Youtube, Linkedin – baita aurten sortutako Weibo eta Tiktok kontuek ia bi milioi eta seiehun mila jarraitzaile dituzte.

Emakumeen Instagrama:
Bestalde, emakumezkoen taldearen Instagrameko kontuak Iberdrolako Lehen Mailako taldeen sare sozialetako interakzioen rankingaren bosgarren postuan itxi zuen denboraldia. Twitterren eta/edo Facebooken kanal propiorik ez izan arren, zurigorri taldea engagement mailan FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, CD Taconek (egungo Real Madril) eta Real Betisek soilik gainditu dute, Valentzia CF, Levante UD eta Sevilla FC taldeen sailkapenean aurretik geratuz eta jarraitzaileen ia 850.000 interakzio pilatuz.

Lehen mailako kontu ofizialak Iberdrola Liga 2019-20:

1. FC Bartzelona – 15,7 M* (Instagram, Facebook, Twitter)
2. Atletico Madril – 4,9M (Instagram, Facebook, Twitter, Youtube)
3. Real Madril (CD Tacón) – 2,2 M (Instagram, Facebook, Twitter)
4. Real Betis – 1,9 M (Instagram, Facebook, Twitter, Youtube)
5. Athletic Club – 846 K** (Instagram)
6. Valentzia CF – 648 K (Instagram, Facebook, Twitter)
7. Levante UD – 388 K (Instagram, Facebook, Twitter)
8. Sevilla FC – 300 K (Instagram, Twitter, Youtube)
9. UD Granadilla – 298 K (Instagram, Facebook, Twitter, Youtube)
10. Madril CFF – 205 K (Instagram, Facebook, Twitter)

* M: Milioika interakzio (zenbaki biribilak)
** K: Milaka interazio (zenbaki biribilak)