Urriaren 18an hasiko da Primera Iberdrola
Emakumezkoena

Urriaren 18an hasiko da Primera Iberdrola

Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, Angel Villacamparen taldea urriaren 18an hasiko da lehian

Urriaren 18an hasiko da Primera Iberdrola
Urriaren 18an hasiko da Primera Iberdrola
2020ko abu. 31a

2020-21 denboraldiko Primera Iberdrola osatzen duten taldeek badakite noiz hasiko diren lehian. Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, emakumezkoen Estatuko futbol txapelketa nagusia urriaren 18ko asteburuan hasiko da, klubek aho batez hala adostuta urriaren 4a baino lehen hasten ez bada, protokoloa berretsi ondoren. Angel Villacampak zuzendutako lehoiek, hasiera batean, asteburu honetan hasi behar zuten Primera Iberdrola, baina ezinezkoa izan da egungo osasun egoera dela eta.

Iragarpen honekin, emakumezkoen Athletic Clubek bere prestakuntzarekin jarraitu ahal izango du, ahalik eta berme handienarekin denboraldi ilusionagarri baten hasierara iristeko, non, gainera, 2019-20 Erreginaren Kopako finalerdia jokatu beharko du.

Iraia Iturregik zuzentzen duen filialak data berean hasiko du Reto Iberdrola Norteko 2020-21 txapelketa, aurreko denboraldian txapeldun izan ostean.